Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean Inasako zuzendaritzak, Bavaria Industriekapital (Baikap), enpresa batzordeari (CCOO 4, LAB 2, UGT, Solidari eta Koadroak bana) jakinarazi zion berria. Legeak markatzen duen gutxienekoarekin 52 pertsona kaleratzen dira edo hartzekodunen konkurtsoa egin. Enpresaren ekonomia martxa litzateke halako neurria hartzeko arrazoia. Aldeak astelehenean bilduko dira. CCOOko Industria arloko arduradun Ana Zapata Agirrek azaldu digutenez, enpresa batzordeak ez ditu zuzendaritzaren arrazoien mamia ezagutzen. Zapatak esan digunez, Inasako zuzendaritzaren jarrera "inposizio bat da. Ez gaude ados. Duela lau hilabete akordioa sinatu genuen". CCOOko kideak gogora ekarri du akordio hartan Nafarroako Gobernua inplikatu zutela. Zapatak jakinarazi digunez, udaberriko akordioko baldintzak onartu eta 36 pertsona aldez aurretik erretiroa hartzeko prest daude. "Baina zuzendaritzaren erantzunaren zain daude". Udaberriko akordioaAurten 26 langilek aurretiko erretiroa hartzea eta 2012an beste 14k. Oinarrizko soldata gordina aurten %8 txikitu dute eta 2012an eta 2013an izoztuta egonen da. Jaitsitako soldataren %8a 2013 urtean zehar berreskuratuko da. Horretaz gain, Nafarroako metalgintzako hitzarmena baino %1 gehiago kobratuko dute 2014an eta 2015ean. CCOOk eta zuzendaritzak adostu zuten 2013ko akabera arte inbertsioak bermatzea, baita 170 langileko plantilla ere.