Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Larrazpi gazte elkarteak egitarau zabala antolatu du astebururako. Musika da protagonista nagusia. Gaur emanen diote hasiera musikaz bustitako asteburuari, hardcore-metal gauarekin. Bihar, berriz, Larrazpitek jaialdiaren 1. urtemuga ospatuko dute. Gazte elkarteak Irurtzungo Udalaren laguntza izan du. Hardcore-metal gauaPunk nagusi zen bailara honetan, azken aldia indarra hartzen joan da hardcore-metal musika. Horren adierazle da Irurtzun aldeko musika harrobia. Gazte elkarteak hardcore-metal doinuek emanen diote ongi etorria San Martinen omenezko festei. 22:30etik aurrera lau talde igoko dira oholtza gainera. Sarrera dohainik da. Irurtzungo Kerasy taldearekin batera biran dagoen Akatu hardcore-metal taldea Sakanara iritsiko da bihar. Phoenix hirugarren lan luzea aurkeztuko du. Ez da diskoa aurkeztuko duen talde bakarra. Sykorax hardcore-metal taldeak ere azken lana aurkeztuko du. Dkuajo taldeak metal-rapa ekarriko du. Kontzertua Desegin punk taldeak itxiko du. Irurtzundarrek elektro-tekno erritmoan agurtuko dute gaua, Uharte Arakilgo DJ Betelu eta DJ Gordon irurtzundarrarekin.Bihar 2. LarrazpitekBihar Larrazpitek festaren 1. urtemuga ospatuko dute. Ospakizunarekin bat egin dute hango eta hemengo 9 DJ-k. Arratsaldeko 21:30ean emanen diote hasiera musika elektronikoaren festari. Techno eta electro-techno festa goizaldeko 7:00ak arte luzatuko da. Sarrera doan da.Festako izar nagusia Oreretako harrotik datorren Koldo Zapatilla da (5:30ean). Arriza eta DJ Gordon irurtzundarrak Insane Sound System emanaldia iragarria zuten, baina jakinarazi digutenez, denbora faltagatik Iñigok bakarrik parte hartuko du (4:30ean). Zizur Nagusiko Unai Koxek Brutal Noise emanaldia eskainiko du (3:30ean). Techno gaua Oktopus (21:30), Gabi Txustarra (22:30), Rafagas (23:30), Nitro (00:30), Zanahorio (01:30) eta Fe (2:30) DJ-ek osatuko dute.