Balkanetako folka Irurtzunen

Guaixe 2011ko azaroaren 11

Udazkenarekin batera, Folk ametsetan zikloa iritsi da Irurtzunera. Horren bidez, zenbait herrialdetako musika herrikoia ezagutzeko aukera dugu. Aragoiko folkak eman zion hasiera 2011ko zikloari joan zen larunbatean. Bihar Lafra taldeak hartuko du txanda. Balkanetako folka ekarriko du Irurtzungo sanmartinetara. Lafra taldea Kroazia, Hungaria eta Bulgariako taldeek osatzen dute. Hiru herrialdetako musikariek sustrai berdinak dituzte. Europa ekialdeko abestiak ekarriko dituzte Sakanara. Oinarrian Balkanetako musika daukate, baina beste musika mota batzuekin ere nahasten dute: sefardia, klezner, zine musika, jazz kutxuko musika eta musika herrikoian oinarrituta sortutako abestiak joko dituzte. Bost taldekideek behatz  goxoekin joko dituzte akordeoia, biolina, klarinetea eta perkusioa. Folk ametsetan zikloa datorren larunbatean amaituko da Joseba Tapiaren emanaldiarekin.