Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sainduaren egunarekin batera, gaur hasiko dira Irurtzunen prestatutako ospakizun handienak. Festen egitaraua, ordea, aurreko larunbatean abiarazi zen, Folk Ametsetan zikloaren emanaldiarekin. Asteartean jubilatuen elkartean, ohi denez, antzerki emanaldia izan zen. Esan bezala, gaurtik aurrera zer gozatu izanen da Irurtzunen, bertakoendako eta bisitan joaten direnendako ere. EgitarauaAzaroak 11, ostirala12:00etan Erraldoi eta buruhandi konpartsa. 12:00etan Meza. 14:00etan Jubilatuendako bazkaria. 16:30ean Mus txapelketa Iratxo elkartean. Izen ematea ordu erdi lehenago itxiko da. 17:00etan Nor da panpiña? Elvi bentrilokoa sabeliztuna. 18:30etik 21:30era dantzaldia Rubi berriak taldearekin. (Euria egiten badu, frontoian). 18:30ean Haurrendako toxkolatada. (Zeliakoendako egokia). 19:30ean Gozogintza lehiaketa, Erga Larreak elkartean. 18:30ean aurkezpena. 21:30ean Zezensuzkoa. 22:30etik aurrera rock kontzertuak. Azaroak 12, larunbata16:00etatik 20:00etara Haur parkea, plazan. (Euria bada, frontoian). 20:00etan Folk Ametsetan. Lafraren kontzertua kultur etxean. 22:00etatik aurrera Larrazpitekno. Azaroak 13, igandea10:30etik 14:30era Artisau feria eta Ilundaindaingo animalien erakusketa. 24 artisauAteluze (egur taila, Lekunberri), Ehoziri taldea (Irurtzun), Maria Esparza (bitxigintza, Izurdiaga), Iker Alegre (larrua, Irurtzun), Maria Mitxelena (taloak, Etxalar), Juan Carlos Esain (landare eta loreak, Tafalla), Fina eta Francisco (espartzua, Irurtzun), Marino (eztia eta garrapiñatuak, Iruñea), Lourdes Santillan (Ekuadorreko eskulangintza, Irurtzun), Jose Antoni Rekalde (egur taila, Irurtzun), Galburu (Ogia, Lekunberri), Amillano gaztandegia (gazta, Altsasu). Margari Beriain (espartinak, Eslaba), Maite Ereño (euskal pastela, Amurrio), Jose Luis Etxeberria (saskigintza, Azpeitia), Txetxu Biguri (harria, Lekunberri), Victoria Basanta (beira, Lekunberri), Ioseba Iokin Ordoki (ukenduak, Lekunberri), Zapatari (zapatak, Eraso), Espiral-Rebeca Erize (Bitxiak eta eskulanak, Burlata), Izaskun eta Virginia Zabaleta (eskulanak, Irurtzun-Ollo), Ekiñe Etxarri (eskulanak, Muskitz), Aziza Puch (zeta margotuko tailer didaktikoa, Meano) Cia Nati (Buztina, Iruñea).