Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den asteko hutsegitearen ondoren, aste honetan, atzera berriro ere Trimanek beste garaipen bat lortu Benicarloren kontra. Irurtzundarrei asko kostatu zitzaien partiduan sartzea eta horren ondorioz bigarren zatian 2 eta 0 zihoazen. Hala ere, 5 minututan Rafa Usin, Eseverri eta Carlitosen 4 golei esker partiduari buelta ematea lortu eta garaipena eskuratu zuten, 3 puntuak etxera ekarriz.Trimanek hurrengo partidua etxean jokatuko du El Pozo Murciaren kontra.Garaipen honekin Trimanek 22 punturekin sailkapeneko 3. postua berreskuratu du, lehena izaten jarraitzen duen Barcelonaren atzetik.