Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Irurtzungo plazaz jabetu ziren artisauak. Azok egunetako bestelako itxura erakutsi zuen plazak, postuak ezberdinak zirelako. Haiek bisitatzera jende asko hurbildu zen. Txikiek eskulanak egiteko aukera izan zuten baita Ilundaingo granjako animaliak ikusteko ere. Artisauen hitzorduarekin faltatu nahi izan ez zuena ere hego haizea izan zen. GehiagoUrtero moduan Iratxo elkarteak mus txapelketa hartu zuen. Ostiralean 32 bikote neurtu ziren. Txapela Asier eta Julenendako izan zen, finalean Kopiri eta Killori irabazi ondoren. Kontsolazio finalean Inda eta Mikel atera ziren garaile, Dorai eta Andresen aurkako partidan. Erga Larreak elkartean, bitartean, gozogintza txapelketa jokatu zen. 10 gozo aurkeztu ziren lehiaketara. Fermin Idareta, Loli Iñigo eta Tere Yeregi izan ziren gozoak epaitu zituztenak. Txani Espinosak irabazi zuen saria lehiaketara aurkeztu zuen profiterol beteko menditxoarekin. Ginesita Maestre izan zen bigarrena, kremaz betetako krepekin. Aurretik, San Martin jubilatu elkartean 103 pertsona bildu ziren bazkaltzera. Dantzaldi animatuaren aurretik, Nafarroako Kutxak aurten urrezko ezteiak ospatu dituzten bi bikote omendu zituen: Rosario Larunbe eta Isidro Rekalde batetik eta, bestetik, Josefina Gaskue eta Jose Luis Orkarai.