Haurrendako eskaintza berria: Larunblai

Guaixe 2011ko azaroaren 16a

Larunblai Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dagoen aisialdi tailer bat da. Beraz, izena ematen duten haurrek makina bat jarduera ludikorekin gozatzeko aukera izanen dute, esaterako: jolas, tailer, txango, eskulan, ateraldi, bideo, kanpaldi eta bestelakoak. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Irurtzungo Udalarekin eta Aizpea euskara taldearekin batera egiten duen eskaintza bat da. Programa horrekin haurren hizkuntza ohituretan eragin nahi da, haien arteko komunikazio hizkuntza euskara izateko. Gainera, euskara aisialdiarekin lotu nahi du, ez ikastetxearekin. Larunblai Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak kudeatzen du. Nafarroan barna hainbat herrietan ari dira halako aisialdi taldeak, Sakanan, Olatzagutian. Izen emateaGaurtik hilaren 25era. Izen-emate orria eskolan jarritako postontzian sartuedo Sakanako Mankomunitatera eraman behar da. Bestela, hots egin: 948 464 840 edo 948 464 867.