Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko igandean hasi eta abenduaren 18ra arte, igandero Irurtzungo tabernetan pintxo-poteoan ibiltzeko aukera izanen da. Ekimenarekin bat egin duten sei tabernetako batera joaten denak bi euroren truke pintxo-txiki berezi bat eta edaria hartzeko aukera izanen du. Azken hori aukeran: ardo ondua, zuritoa, lejia-txikia edota mostoa. Uda despeditzeko lastaila hasieran antolatu zuten ospakizunarekin eta ekimen berri honekin Irurtzungo tabernek herriko giroa jaso nahi dute, ondo pasatzeko aukera zabalduz.Taberna parte-hartzaileakRoman, Moncloa, Amaia, El Viejo, Plazaola eta Pikuxar.