Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreneko bi indarrak pareko gelditu dira boto kopuruan. UPN-PP lehen indarra da Irurtzunen, baina duela 3 urte bezala botoak galdu ditu, oraingoan 14. Amaiur da bigarren indarra, erregionalistek eta popularrek baino 11 boto gutxiagorekin. Geroa Bai bilakatu da Irurtzungo hirugarren indarra ia 200 botorekin. Botoen erdiak galduta, sozialistak. I-Ek, bestalde, bere boto kopurua bikoiztu egin du Irurtzunen.Igandean aukera abertzaleak nagusi izan ziren Irurtzunen 478 boto jasoz, baina UPN-PP eta PSN taldea 24 botora gelditu da. Azken hauek aurreko deialdiarekin 175 boto galdu dituzte. Aurrenekoek, berriz, 31 boto jaitsi dira, 2008an NaBairenekin eta abstentzioa (156) batuta. Azkenik, Geroa Baik NaBaik baino 130 boto gutxiago lortu ditu Irurtzunen.