Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lorena Arangoa irurtzundarrak Enmimismada klown ikuskizuna eskainiko du asteburuan Nafarroako Antzerki Eskolako Festa antzerki zikloan. Iruñeko patroi San Saturninoren zubia baliatuz, emanaldi bikoitza antolatu dute, azaroaren 27an eta 29an, 20:00etan. Bestalde, abenduaren 1ean Nirebaitatua euskarazko bertsioa eskainiko du Iruñeko Udalak ikastetxeendako antolatutako Antzerkiaz areago zikloaren barruan. Nafarroako Antzerki Eskolak herrialdeko antzezleak hezteaz gain, antzerkia zabaltzen du iruindarren artean. Helburu horrekin antolatzen dute urtero antzerki jaialdia. 26. edizioak Festa izena hartu du. Jaialdia antolatzeko orduan "antzezlanen kalitatea eta tekniken aniztasuna" kontuan hartu dituzte. Irizpide horietatik abiatuta, goi mailako nazioarteko antzerki zikloa antolatu dute. Cadizko, Sevillako, Madrilgo, Bartzelonako, Portugalgo, Txileko, Argentinako eta Txile-Frantzia-Espainiako konpainiek parte hartuko dute. Goi mailako antzerki taldeen artean lekua egin diote Lorena Arangoari, Enmimismada clown ikuskizunari Iruñean izan zuen arrakasta itzelagatik. Enmimismada-Nirebaitatua clown ikuskizuna bakarrizketa bat da, hitzik gabekoa baina emozioz beterikoa. Bere harremanetan murgildutako emakume baten istorioa kontatzen du, bakarrik bizitzeko gai ez den emakumearena. Bakardadeari buruzko istorioa bat da, norbere burua hobeki ezagutzeari buruzkoa, bakoitzaren sentimendu eta beldurrei buruzkoa. Ikuskizunak gure buruaz barre egiteko bidea ematen du. www.laescueladeteatro.comSarrera salgai 12 eurotan. Erretserbak web orrian.Nafarroako Antzerki Eskolarekin batLorena Arangoak Nafarroako Antzerki Eskolan egin zituen ikasketak. Bertan jaso zuen antzerkiarekiko pasioa. "Antzerkia gustuko nuelako joan nintzen, baina han ate gehiago ireki zizkidaten. Patxi Larreak clowna erakutsi zidanean, nire etorkizuna ikusi nuen" azaldu digu irurtzundarrak. Nafarroako Gobernuak 2012ko aurrekontuen zirriborroan Antzerki Eskolarako hezkuntzako diru-saila deuseztatu ostean, Nafarroako Antzoki Eskola kinka larrian dago. Aurrekontuak bere horretan onartzen badira, NAEk ilbeltzean ateak itxiko dituela iragarri du. Lorena Arangoak NAErekin bat egiten du: "NAEk ateak ixteak zulo handia utziko luke Iruñean eta, orokorrean, Nafarroan, asko baikara bertan hezi edota antzerkigintzara hurbildu garenak. Irurtzundarraren ustez NAEk, urtez urteko diru-laguntzen zain egon beharrean, luzera begirako babesa behar du.Azken urteetan zenbait sakandarrek egin dituzte ikasketak Nafarroako Antzerki Eskolan. Hala nola: Eva Azpilikuetak, Lorena Arangoak, Igor Razkinek, Xabier Artiedak, Edurne Segurak.