Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean bildu ziren Inasako zuzendaritza eta enpresa batzordea (CCOO 4, LAB 2, UGT, Solidari eta Koadroak bana). Zuzendaritzak 52 langile kaleratzeko ideai baztertu badu ere, aldeen artean ez zen adostasunik izan eta, momentuz, ez dago bilera berri baterako datarik. Aldez aurretik erretiroa hartu nahi duten boluntario guztiak garagarzaroko enplegu erregulazio espedientean adostutakoa jaso dezatela nahi dute CCOOk eta UGTk (26 ziren ateratzekoa, baina boluntario gehiago aurkeztu dira). Zuzendaritzak dio baldintza horietan 12 langileren aldez aurreko erretiroa ordaintzeko duela soilik, gainontzeko boluntarioen baldintzak berriro negoziatu beharko liratekeela. Horren kontra dago CCOO, langile guztiak baldintza beretan ateratzea nahi du, garagarzaroko akordioarekin. Sindikatuko Industria arloko arduradun Ana Zapata Agirrek azaldu digunez, "ez dugu oztopatu nahi boluntarioak joatea. Nahi duguna da enpresa utzi nahi dutenak ahal den baldintza ekonomiko hoberenetan egin dezatela". Plantilla txikituZapatak ere salatu du borondatez ateratzen diren pertsonen kopuru berean jaitsi nahi duela zuzendaritzak langile kopurua. Garagarzaroan enplegurako berme klausula sinatu zuten eta han 170 langileko plantilla jaso zen. Zapatak azaldu digunez, "horren kontra gaude. Bere garaian guretako puntu estrategikoa izan zen eta asko kosta zitzaigun konpromiso hori lortzea. Horregatik, enplegua bermatzeko klausula bere horretan gelditzea nahi dugu". Sindikatuko ordezkariak esan digunez, "enpresa uzten duten boluntarioen kopurua gorabehera, zuzendaritzak bermatu dezala lantegia eraginkorra izanen dela. Hori nahi dugu, horregatik, eskatu dugu plantilla nola geldituko litzatekeen azaltzen duen organigrama zehatza eskatu dugu". KexuaCCOOtik enpresari garagarzaroan hartutako konpromisoak betetzeko eskatu dio, "bestela buelta diezaietela langileei soldata murrizketagatik kendutako dirua. Plantilla hartutako konpromisoak betetzen ari baita".Sindikalista kexu da Inasako zuzendaritzak enpresaren finantza egoeraren dokumentazio justifikatu fidagarririk ez duelako aurkezten. Zapatak jakinarazi digu ez dutela baztertzen Nafarroako Gobernuarekin, Imelda Lorearekin, harremanetan jartzea eta Inasako zuzendaritzari eta jabeei sinatutako bete dezatela eska diezaien. Garagarzaroan Lorea bera lekuko zela sinatu zuten aldeek akordioa. Inasako zuzendaritzak ostiralean hartzekodunen konkurtsoa egiteko aukera ez zuen baztertu.