Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko bukatu da Espainiako Motoziklismoko Abiadura txapelketa. Bertan, besteak beste, Alex Mariñelarena zebilen. Xerezen izan zen azken lasterketa. Larunbateko entrenamenduen ondoren igandekoan irurtzundarra 9. postuan atera zen. Lehenengo irteeran istripua izan zen eta pilotuak bigarren aldiz atera behar izan ziren. Horren ondorioz lasterketak 17 itzuli izan beharrean 9 izan zituen. Mariñelarena lehenengo irteeran 6. postuan bazegoen ere, ez zion ezertarako balio eta 2. irteeran 9. postutik 22.era jaitsi zen. Asteburu osoan zehar aritu zuen euriak ez zuen asko lagundu. Hala ere, lasterketa aurrera joan ahala, postuak igotzen hasi eta azkeneko itzuliaren ondoren 7. sailkatzea lortu zuen.Lasterketa oso txukuna egin zuen pilotu irurtzundarrak eta aukera handiekin heldu den urterako.Gauzak horrela, Alex Mariñelarena Espainiako txapelduna izendatu da kategoria pribatuan eta 6. sailkapen orokorrean.