Itziar Matxainen argazki erakusketa

Guaixe 2011ko abenduaren 1a

Itziar Matxain argazkilari irurtzundarra bere herrira bueltatu da Bartzelonan egindako lana erakusteko. Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan eskegi ditu argazkiak. Gure inguruan egiten duen lehen erakusketa da. Bertan gazte irurtzundarrak ikuskizun ezberdinak irudikatzen saiatu da, hasiera batetan antzerkia konpainia batek egindako enkargua zena, orain lan erakusketa bilakatu da, guztiok bere lanaz gozatu ahal izateko. Mugimenduan egindako argazkiak dira, lortzen zailak direnak eta egileak zehaztasun handiz bilatu dituenak.Matxain 9 urtez Bartzelonan argazkilaritza ikasten aritu da, orain arte gehienbat erreportaje sozialak egiten ditu, baina azken 2 urtetan ikuskizunetan zentratu da. Erakusketa aste honetan bukatzekoa zen, baina izandako arrakasta dela eta, urte akaberaraino luzatuko da irurtzundarraren obra ikusteko aukera.