Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Julio Soto eta Sustrai Colina izanen dira mahaiburuEuskal Ekitaldiek pailazoak, harri-jasotzaileak eta bidaia kulturalak ekarri ditu Irurtzunera. Eta, beste ezeren gainetik, euskarak guztion konpromisoa behar duela azpimarratu da batean eta bestean. Euskararen aldeko mezuak bertso doinua hartu du bihar. Julio Sotok eta Sustrai Colinak agurtuko dituzte 2011ko Euskal Ekitaldiak bertso-afari paregabearekin. Aizpea euskara taldeko kideek aurkezpen ekitaldian esan zutenez, "bertsolaritzak ez du tradizio handirik Arakil aldean, baina hala ere, urtero-urtero jendetza biltzen da bertso afarian". Antolatzaileek esan digutenez, aurten 60 lagun espero dituzte.Iratxo elkarteko mahaian esertzen direnek lehenik eta behin menu bikaina dastatuko dute. Ez da gutxiagorako izanen postrea: afalostean Julio Sotoren eta Sustrai Colinaren bertsoekin gozatzeko parada izanen da. Nafarroako txapeldunak eta Lapurdiko bertsolari handia elkarri zirikatzeko prest etorriko dira. Irurtzun aldeko bertsozaleek ere izanen dute zer entzun. Bertso-afaria Arakilgo eta Imozko Udalek eta Aizpeak antolatutako Bertsoaldiaren barruan dago. Beraz, bi bailara horietako herritarrek ere bertso festarekin bat eginen dute. Azaroan mustu zuten Bertsoaldia, Ihabarren. Hirugarren eta azken hitzordua ilbeltzaren 21ean izanen da, Imotzen. Bertsoaldiko hiru emanaldietan parte hartzen dutenek oparia jasoko dute. Gabonetako saskiaEuskal Ekitaldietan parte hartu dutenen artea gabonetako saskia zozketatuko da. Zozketa bihar, bertso-afariaren aurretik egiten da.