Gabon kantekin bidaian

Guaixe 2011ko abenduaren 16a

Irurtzungo gazteek abesbatzarekin abestuko duteIrurtzungo abesbatzak gabonetako kontzertua eskainiko du bihar herriko San Martin elizan. Fermin Idaretak zuzentzen duen abesbatzak gabon kanten bidez bidaiatzera gonbidatzen gaitu. Irurtzundarrek Irlanda, Austria, Amerika, Peru eta beste zenbait herrialdetako gabon kantak abestuko dituzte. Nola ez, leku berezia izanen dute gabon kanta ezagunek, besteak beste, Arkume ta gaztakin (Lorenzo Ondarrak moldatuta), Blanca Navidad, Hator, hator edota Mesias Sarritan. Azken horretan Fran Idareta akordeoilari bikainaren laguntza paregabea izanen dute.Kontzertuko bigarren zatian kolaboratzaile bereziak izanen ditu abesbatzak: herriko gazteak. 7 eta 16 urte arteko 60 bat gaztek erantzun diote Irurtzungo abesbatzaren deiari. Gazteek ilusioz bete dute Irurtzungo abesbatza. 110 bat lagunek elkarrekin agurtuko dute emanaldia.