Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzunen ateratako argazki eta bideoak aurkeztuko dituzteKon Mocion taldeak dantza garaikide ikuskizuna eskainiko du igandean Irurtzungo kultur etxean. Talde nafarra Irurtzungo plazan izan zen garagarrilean kamera eta guzti. Igandean eszenatokira igoko dira orduko oroitzapenekin. Bideo, argazki eta dantzaz osatutako ikuskizuna eskainiko dute. Kon mocion taldeak 2007an eman zituen lehen urratsak Uharte-Iruñeko Arte Garaikidearen Zentroan. Dantza eta espresioa landu eta ikertzeko beharretik sortu zen. Antzerki, gorputz adierazpen eta dantza munduko lagunek osatzen dute taldea. Haien helburua osorik inprobisaziotik sortutako dantza emanaldiak eskaintzea zen. Konpainia Becky Siegel koreografoak koordinatzen du. Siegel New York-en hezi zen. Bertan, inprobisazioa lantzen zuen Richard Bull Dance Theatre taldeko kide zen. Gaur egun dantza irakaslea eta Tempomobile dantza konpainia zuzentzen du.