Biharkoan denetarik trukatzeko aukera

Guaixe 2011ko abenduaren 16a

Gauzak aldatzea. Hori da trukea eta horretara gonbidatu gaitu bihar Itxipuru taldeak. Bihar arropa, etxean baztertuta ditugun objektuak, elektratresnak, liburuak, diskoak, baratzeko produktuak... horiek guztiak beharrezkoa denagatik trukatzeko aukera izanen da. Baina Itxipuru Taldeak gauza materialak trukatzera gonbidatzeaz gain, norberak egiten dakiena trukatzeko aukera ere izan dezake: hasi irribarre batetik, jakintza partekatzeagatik eta abar. Itxipurukoei ere ideiak ekarpenak egin al zaie, esaterako. Biharkoan Irurtzungo plazan dirua erabiltzerik ez da izanen. Itxipuruk pertsonek euren artean trukea zehaztea nahi du. Horrela, "kontsumorako modu ezberdinak ikastea da helburua da". Parte-hartzaileek haien beharren hausnarketa egitea ere proposatzen du Itxipuruk. Larrezabal 13:00etan Sakanako denboraren kutxa nola funtzionatzen duten aurkeztuko da. Kutxako kideek elkarri zerbitzuak eta jakintzak ematen dizkiete, dirurik erabili gabe. HaurrakTxikienek ere haien jostailuak trukatzeko aukera izanen dute biharkoan. Erabiltzen ez dituztenak gogoko dutenengatik trukatzeko aukera izanen dute.