Giro beroa Irurtzungo bertso-afarian

Guaixe 2011ko abenduaren 19a

Tarteka elurra ari zuen larunbat gauean, baina Irurtzungo Iratxo elkartean ez zuten hotz handirik sumatzen. Julio Sotok eta Sustrai Colinak ederki berotu zuten giroa. Arakil aldeko 65 bertsozalek erantzun zieten Aizpea euskara taldearen deiari, "Irurtzunen bertsolaritza goraka doan seinale". Guztiak ere adi-adi egon ziren bertsoez gozatzen. Gogotik barre egin zuten. Bertso-afaria ordu biak arte luzatu zuten.Gabonetako saskia 77 zenbakiarendako Afariaren aurretik, Aizpea euskara taldeak gabonetako saskia zozketatu zuen Euskal Ekitaldietan parte hartu zuten guztien artean. Saria 77. zenbakiarendako izan zen. Oraingoz ez da sariduna atera, beraz, begiratu etxean!