Orritz-en MaskaraDAko sarrerak salgai

Guaixe 2011ko abenduaren 22a

Irurtzungo Orritz dantza taldeak MaskaraDa ikuskizuna eskainiko du datorren ostiralean, abenduaren 30ean, herriko kiroldegian. Bi emanaldi eskainiko dituzte, 18:30ean eta 22:30ean. Ikuskizuneko protagonistak pertsonaia mitologikoak dira. Emanaldian bat eginen dute dantzak, musikak, antzerkiak eta ikus-entzunezkoek. Angel Sagüesek zuzendu du.SarrerakPrezioa: Helduak: 5 euro. 18 urtez azpikoak: 16:30etan 2 euro, 22:30ean doan.Salgai: Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan eta Martxueta liburu dendan.