Triman Rios Renovables tuterarren kontra

Guaixe 2011ko abenduaren 29a

Aurtengo denboraldian 2. aldiz jokatuko dute Trimaneak eta Rios Renovablesek bata bestearen kontra. Baina oraingo honetan ez da ligako partiduagatik izango, Errege kopako kanporaketagatik baizik.Final-zortzirena gaur arratsaldeko 20:30ean jokatuko da Tuterako Elola kiroldegian. Kanporaketak partidu bakarrera jokatuko direnez irurtzundarrek gogor egin beharko dute lan hurrengo fasera pasatzeko.Albiste nagusia Javi Eseverriren itzulera izango da. Irurtzundarren kapitaina bueltan da berriro eskuin hankako abduktorea hautsi ondoren.