Asteburu honetan 24 orduak

Guaixe 2012ko urtarrilaren 5a

Asteburu honetan jokatuko da Irurtzunen 24 orduko areto futbol txapelketa. Atzera ere Irurtzungo Guan elkarteak urteari hasiera emateko antolatzen du txapelketa hau, lagunen artean momentu ona pasatzeaz aparte, kirola egin ahal izateko.Txapelketako bihar, ilbetzaren 7an, hasi eta igandean despedituko da. Pasa den urtean 15 taldek hartu zuten parte eta aurten, oraingoz, 12 dira bertaratzea baieztatu duten taldeak.