Bueltan da pintxo poteoa

Guaixe 2012ko urtarrilaren 13a

Ostiraletan eta igandeetan izanen da zazpi tabernatan, 19:00etatik 22:00etara, otsail akabera arte Irurtzunen 2 euroren truke pintxoa jan eta potea edateko aukera eskaintzen dute zazpi tabernek. Igandetik dago martxan eskaintza, eta gaur izanen du segida. Otsailaren 26ra arte izanen da eskaintza indarrean. Bigarren aldia da Irurtzungo tabernek pintxo-poteoa martxan jarri dutena. Azaroaren 6tik abenduaren 18ra bitartean sei tabernak abiatu zuten. Irurtzungo tabernek herriko giroa jaso nahi dute, ondo pasatzeko aukera zabalduz. Lehen esperientzia haren emaitza "oso ona" izan zenez, eguberrien ondoren segida ematea erabaki dute. Baina eskaintza bikoiztu egin dute. Tabernariak ohartu ziren igandeko pintxo-poteoa kuadrilla helduena zela batez ere. Gazte jendearengana iristeko ostiralekoa jarri dute martxan. Oraingoan Irurtzungo Udalaren laguntza jaso dute, eta bera da iragarkiez arduratu dena. Taberna parte-hartzaileakRoman, Moncloa, Amaia, El Viejo, Plazaola, Sakana Park eta Pikuxar.