Bertigoa argazkitan

Guaixe 2012ko urtarrilaren 24a

Irurtzungo Pikuxar euskal txokoko hormak grabitate legea apurtzen dute argazkiz beteta daude. Ibai Viñasen Bertigoa bildumako argazkiak dira. Argazki erakusketa bertan egonen da otsailaren 17ra arte.Toki garai batetik erortzeko beldurra edo ziurtasun eza. Horixe da bertigoa. Sentsazio hori sortu nahi du Ibai Viñasek argazkien bidez. Irurtzundarrak jolas egiten du kamerarekin: salto egin eta gorputza airean izoztu du, gorputza erortzen ari den itxura emanez. Bere burua airean harrapatu du, ezinezko postura eta egoeretan. Ironiarekin jolastuz, efektu berezi eta deigarriak lortu ditu.Ibai Viñasen hitzetan, argazkiak "bizitzan sentitzen diren egoeren metafora" dira: "askotan, bizitzan aldaketa garrantzitsu bat suertatzen zaigunean, edo erabaki zail bat hartu behar dugunean, gure burua erotzen utziko bagenu bezala sentitzen gara" dio. Sentsazio hori argazkietara eraman du. Irurtzungo 21 urteko gaztea Arte Ederretako 4. ikasturtean dago. Bereziki maite ditu argazkilaritza, pintura eta ilustrazioa. Bertigoa argazki erakusketan irurtzundarraren ikuspuntu artistikoa antzematen da.