Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaztetxokoak eskaintzen duen zerbitzu berria da Gazte Informazio Gunea (GIG), eta Nafarroako Gazte Kontseiluak koordinatzen duen informazio gune eta bulegoen sareko kide da. 30 urte bitarteko gazteek GIG-aren bidez beka, kultur ekintza, lana, ikastaro, etxebizitza, lokalen alokairuez edo bestelako zalantzen inguruan informazioa jaso dezakete. Kontsultak ere e-postaz egin daitezke, saferotx@gmail.com helbidera zuzenduz.OrdutegiaAsteazkenetan, 17:00etatik 20:00etara. Ostiraletan, 17:00etatik 22:00etara.Larunbatetan, 16:00etatik 23:00etara.Igandeetan, 16:00etatik 21:00etara.