Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Heldu den astean hasiko da areto futboleko Espainiako kopa. Triman Talaveraren kontra arituko da otsailaren 9an Logroñon eta bertara joan nahi duten guztiendako autobusa antolatu da.Autobusarekin batera, sarrera eta Lacturalek emandako kamiseta ere banatuko dira. 12 urte bitartekoek 15 euro ordaindu beharko dute, gainontzeko 20 euro. Interesatuek carmeloxota@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute, izen eta abizenak, adina, helbidea, kamisetaren neurria eta telefono zenbakia jarriz.Partida 21:15ean izango denez, autobusak 19:00etan aterako dira. Iruñean Reyno de Navarratik irtengo da eta Irurtzunen kiroldegitik, eta itzulera partida bukatu ondoren izango da.Ordainketa eta sarrera eta kamiseta jasotzea taldearen egoitzetan egin daitezke, bai Irurtzunen (Lizarra kalea, 5-2. pisua) bai Iruñean (Ermitagaña kalea 11), igandetik asteazkenera bitarte.