Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo literatura taldeak Nigeriara joko du otsaileko saioan. Chinua Achebe eleberrigile eta poetaren lana aztertuko dute. Zehazki, Todo se desmorona (Gainbera dator) eleberria aztertuko dute. 50 hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan da, tartean, euskarara. Idazle nigeriarrak bizimodu modernoak Afrikako kultura tradizionalean izan duen eraginari buruzko gogoeta egiten du. 2007an Man Booker International Prize saria eman zioten.Irurtzungo irakurketa taldeak afrikar literaturako libururik salduenetakoa ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Nafarroako liburutegi sareko liburu bilduma denon eskura dago Irurtzungo liburutegian.Mikel Zuzaren bisitaIlbeltzaren 12an Mikel Zuza Viniegra idazlearen bisita izan zuten irurtzundarrek. Idazle nafarrak Crónicas irreales del Reyno de Navarra liburuari buruz hitz egin zuen. Sofia Villegasek jakinarazi digunez, "oso saio entretenigarria eskaini zuen". Izan ere, irakurle taldeek liburuetan sakontzeaz gain, noizean behin idazleak aurrez aurre ezagutzeko aukera eskaintzen dute.