Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo zazpi tabernen artean antolatutako mus eta partxis txapelketetako finalak bihar jokatuko dira. Aurreko asteburuan jokatutako kanporaketetan eskuratu zituzten bikoteek finalerako txartelak. Musean trebeena zein den 9 bikoteren artetik aterako da. Moncloa, Plazaola, Pikuxar, Viejo eta Amaia tabernetako onenak neurtuko dira. Finala bihar, 16:00etan jokatuko da Moncloa tabernan.Ordu berean, Amaia tabernan, partxiseko txapelduna erabakitzeko neurketak hasiko dira. Pikuxar eta Amaia taberna ordezkatuko duten bina bikote daude sailkatuak.