Iritsi dira Goxua eta Frontenis txapelketako finalak

Guaixe 2012ko otsailaren 10a

Goxua3. mailaMonkiki-Noveleta / Iñaki-Azpirotz2. mailaIñaki-Aitor / Jesus Javier-Mikel1. mailaIñaki-Aritz / Xabi-JulianFrontenis3. mailaNora-Eider / Nahia-Lorea2. mailaHaizea-Argiñe / Jone-Esperanza1. mailaNerea-Maria / Bea-RakelAzkenik bihar izango dira Irurtzungo goxua eta frontenis txapelketako final handiak. Saizulo gazte elkarteak antolatuta, azarotik, 69 bikote aritu dira Irurtzun eta Etxarrengo frontoietan, 46 bikote nesken frontenis txapelketan eta 92 gizonezkoen goxua txapelketan, 3 mailatan banatuta. Sakanako txoko guztietatik etorritako partaideek hartu dute parte txapelketetan, baina baita Iruñea, Etxauri, Olloko eta Goñiko bailara, Ororbia, Eraso eta Lekunberritik gerturatutakoak ere.Finalak bihar arratsaldeko 16:00etatik aurrera izango dira Bi Aizpe pilotalekuan.Sari banaketa ondoren afariaFinalak jokatu ondoren, sari banaketa Irurtzungo eskoletako jangelan egingo da. Antolatzaileek adierazi digutenez, bertan gonbidatu bereziak egongo dira. Eta sari banaketa bukatuta 150 pertsonarendako afaria egongo da. Aukera ezin hobea txapelketa lagun artean eta jai giroan bukatzeko.