Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean despeditu ziren Irurtzungo tabernek antolatutako mus eta partxis txapelketak. Monkloa tabernak hartu zuen muslarien finala. Txapeldunak Felix-Arrasate izan ziren, finalean Raul-Iraitz bikoteari irabazi ondoren. Kontsolazio finalean Fuentes-Martil Birdi-Ivan bikotearen gainetik gelditu ziren. Amaia tabernan partxis finala jokatu zen. Jon-Laguntzane bikotea Ana-Juanari gailendu zitzaion. Mª Carmen-Sagrarito eta Amaia-Asier bikoteek osatu zuten onenen koadroa.