Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar Irurtzungo kiroldegian kick boxing, boxeo eta muay tai erakustaldiak izango dira. Haiera batean topaketak Tafallan izan behar ziren, baina antolakuntzako arazoak direla eta Irurtzunera ekarri dute. Bertan muay tai eta boxeo erakustaldiez gozatzeaz aparte, kick boxingeko Nafarroako txapelketako kanporaketak ere izango dira. Sarrerak 15 eurotan daude salgai, aurrez erosiz gero 13 euro.Ruben Diazen itzuleraDenbora batez kirola alde batera utzita egon ondoren, Ruben Diaz El destructor atzera ere ringera igoko da. Diaz Julian Martinez El Payo-ren kontra ariko da. Aukera ezin hobea biharkoa gurean goi mailako boxeolariak lehian ikusteko.LehiaketakNafarroako txapelketako k-1 "superligeros": Andoni Iglesias (Kanku) vs. Vasile Illea (Tafalla)Nafarroako txapelekta k-1 "welters": Asier Iglesias (Kanku) vs. Javier Ancin (Hiryukan)Boxeoa: C. Andres Uranga (Kanku) vs. Pedro Cano (Zaragoza), Angel Mari Pipa (Kanku) vs. Jorge Paradera (Zaragoza) eta Dani Lizarraga (Kanku) vs. Vlady (Adaka)K-1: Marin Jordanov (Kanku) vs. Unai Arankon (Contact Bilbo), Marcos Blanco (Kanku) vs. Alberto Jimenez (Contact Bilbo), David Bernabe (Kanku) vs Endika Romero (Bontact Bilbo) eta Cesar Nuñez (Kanku) vs. Iosu Pozo (Adaka)Muay tai erakustaldia: Marco Ruiz (Kanku) vs. Erzwan Sangorrin (Iparralde)Boxeo profesionala: Ruben Diaz El destructor vs. Julian Martinez El Payo