Gaur despedituko dira azpiegitura "suntsitzaileen" inguruko bideo emanaldiak

Guaixe 2012ko otsailaren 23a

Sakana ukitzen duten hiru azpiegitura egitasmori buruzko bideo emanaldien zikloa gaur despedituko da Irurtzunen. Olatzagutiko porlandegiak hondakinak errausteko duen egitasmoaren inguruko bideo emanaldia izanen da gaurkoan. 3 mugak batera plataformak egindako Ametsak erraustuz dokumentala ikusteko aukera izanen da eta, ondoren, solasaldia izanen da.Horren aurretik, goi-tentsioko argindar egitasmoaren berri emanen duen bideo emanaldia izan zen: Alta tensión, una brecha en el territorio. Ondoren etorri zen Abiadura Handiko Trenari buruzko bideo emanaldia.