Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horiek dira Jon Zabalen arma nagusiak. Bere ikuskizunean ez dago karta jokorik, sokarik, bitan banatutako emakumerik ez eta kapelatik ateratako untxirik. Baina mago handienek bezala, Jon Zabalek aho zabalik utziko ditu ikusleak. Magiak, komediak eta zientziak bat eginen dute Pensamientos encontrados ikuskizunean.Jon Zabalek psikologia eta arte dramatikoaren ezagutzaz baliatzen da ikuskizun entretenigarrian. Psikologia modernoko estrategien bidez, ilusionista handia ikuslearen adimenaz jabetzen da: pertsona baten pentsamendua irakurriko du gorputz lengoaia aztertuz, portaerak sortuko ditu mezu subliminalak bidaliz... Ilusionismoa, prestidigitazio teknika klasikoak eta umorea uztartuz, misterioz eta intrigaz beteriko giroa sortuko du. Horren lekuko izanen dira gaur gauen Irurtzungo kultur etxean biltzen diren ikusleak.