Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iazko diru-laguntzaren bigarren zatiaren erdia besterik ez du jasoko udalak. Aurten laguntza %70 murriztuko daIkastetxearen mantenura 254.760 euro bideratu zituen iaz udalak eta horietatik soilik 46.433 besterik ez ziren Nafarroako Gobernuak emanakIrurtzungo Udalak kezkaz hartu ditu hezkuntza arloan Nafarroako Gobernuak egin behar dituen murrizketa berriak, eta haiek errefusatu ditu. Eskola-kontzentrazioak dituzten udalek jasoko duten diru-laguntzan eman den murrizketa ere salatu du Udalak. Txiki Iriarte alkateak jakinarazi digunez, iazko diru-laguntzaren bigarren zatiaren erdia besterik ez du jasoko udalak. Hau da, 46.433 euro, aurreikusitakoa baino 11.567 euro gutxiago. Gobernuak jartzen ez duena, udalek ordaindu behar dute. Iazko diru-laguntzen murrizketa %20koa izan bazen, aurten %70ekoa izanen dela azaldu digu Irurtzungo alkateak. "Azken urteetan udalek Nafarroako Gobernuari ikastetxeen beharrekin bat zetorren finantzazioa eskatu diogu, eta kontrako norabidean eman dute erantzuna" esan du Iriartek. Gaineratuz, Hezkuntza Departamentuak eskoletan hobekuntza lanak egiteko emandako diru-laguntza 400.000 eurokoa besterik ez dela, "beharrak estaltzeko eskas". EkimenakIriartek azaldu duenez, "urtero inbertitu gabe eta udalengan eskola-kontzentrazioen mantenu guztiaren ardura guztia utziz, ez da bideragarria azpiegitura duinak izatea ikastetxe publikoetan". Alkateak Nafarroako Gobernuaren arduren "utzikeria arduragabea" salatu du. Egoera bideratu asmoz, Irurtzungo Udala Nafarroako Udal Eta Kontzejuen Federaziora joko du, gaiaren inguruan batzordea sor dezan. Batzordean kaltetutako udalak parte hartzea eskatu du gainera. Parlamentura ere gaia eramanen du, diru-laguntzen poltsak dagokion funtsa izan dezan lortzeko asmoz. Azkenik, Irurtzungo Udala eskola kontseiluari eta Atakondoan ikasleak dituzten udal guztiei egoeraren berri emanen die. DatuakIkastetxearen mantenu gastuak: 254.760 euro. 2010era arteko diru-laguntza: 58.000 euro. 2011ko diru-laguntza, 46.433 euro. 2012ko diru-laguntza, 17.400 euro.Irurtzunek jaso beharko lukeena: 108.064 euro.Ikasleko kostua: 614 euro. 415 ikasle239 irurtzundar eta beste herrietako 185 (Arakil 89; Ollo 32; Imotz 31; Itza 21 eta Goñi 3).