Triman 5 - Reale Cartagena 5

Guaixe 2012ko otsailaren 27a

Trimanek erraz zeukan jokatzen ziren 3 puntuak eskuratzeko, baina lasaitasun handiegiarekin atera ziren jokalariak eta gogotik lan egin behar izan zuten punturen bat lortu ahal izateko.Lehen zatian, jokaldi politez gozatzeko aukera izan zen. Trimanek ere gola bikainak sartu zituen eta bizi handia eman zion partidari. Hala ere Reale Cartagenak ez zuen itxaropena galdu eta sekulako erakustaldia eskaini zuen. Bigarren zatian, irurtzundarrak gehiegi lasaitu ziren eta Reale Cartagenak markagailuan aurrera egin zuen berdinketaraino iritsi arte.Trimanek asteburu honetan puntu bakarra lortu badu ere, markagailuan ez da aldaketarik egon eta 4. postuan jarraitzen du 34 punturekin.