Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, Liburuaren nazioarteko egunarekin batera, Topaguneak, euskara elkarteen federazioak eta Aizpea euskara taldeak martxan jarriko dute Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO) kanpaina. Euskaldunen artean irakurzaletasuna sustatu asmoz antolatu da kanpaina, Irurtzungo liburutegi eta liburu-dendekin batera. Aizpea euskara taldeko kideek irurtzundarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi dituzte, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz. Horretarako udal liburutegira joan eta liburu bat maileguan hartzea proposatzen diete. Hori irakurri ondoren, liburutegira bueltatzerakoan fitxa sinple bat betetzea proposatzen du Aizpeak. Irakurleak irakurritako liburuaren inguruan bere iritzia emanen du fitxa horretan. Hori egin ondoren, liburuzainak txartel bat emanen dio irakurleari. Txartelak Irurtzunen euskarazko liburu bat erosterakoan deskontua emanen du. Aizpaako kideen kasuan %50eko beherapena, bestela %25ekoa. Kanpaina indarrean den bi hilabeteetan zozketa bana eginen da eta liburuak eskuratzeko erosketa-txartelak zozketatuko dira.