Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
El Pozo liderraren etxean 9 eta 1 galdu ondoren, Imanol Arregi haserre zegoen bere taldeak emandako irudiarekin eta erakutsitako jokoarekin. Pase eta markatze askotan huts egin zuten berdeek. Bana berdinduta joan ziren bi taldeak, baina Triman Navarrak kontrako hiru gol jaso zituen jarraian eta horrek neurketa okertu egin zuen. Azkenean, sarea bete gol bueltatu ziren Irurtzunera. Berdeak sailkapenean 6. dira 41 punturekin, El Pozo liderra baino 29 gutxiagorekin. Ostiralean Triman Navarrak Inter Movistarren bisita jasoko du. Bisitariak 3. sailkatuak dira 55. punturekin. Hiru jardunaldiren faltan irurtzundarrek ezin dute punturik galdu, titulua eskuratzeko ligaxkarako sailkatu nahi badute. Etzi partida 20:30ean izanen da unibertsitateko kiroldegian.