Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuak txapelketako lekuko izaten jarraituko du. Larunbatean, 10:00etan eta 16:00etan hasita, kadete mailako final zortzirenak jokatuko dira. Asteartean, berriz, 22 urtez azpikoek final laurdenak jokatuko dituzte eta senior mailako pilotariek final zortzirenak. Bestalde, larunbatean haur mailako final zortzirenetako partidak jokatu ondoren honako bikoteek egin dute aurrera: Salaberria-Alberdi (Erreka), Beraza-Mariezkurrena (Bi Aizpe-Oberena), Ventura-Eskiroz (Zugarralde), Etxeberria-Etxegia (Uharte), Azkune-Anduaga (San Migel), Marcos-Salaberri (Titín III), Araña-Alberdi (Urretxu) eta Bikuña-Alberdi (Antiguo). Horretaz gain, benjamin mailan aurrera egin zuten Alsua-Alberdi (Erreka) eta 22 urtez azpikoan Mayans-Apeztegia (Zugarralde).