Drogaren alde guztiak ezagutzeko

Guaixe 2012ko apirilaren 26a

Irurtzun eta Arakil aldeko gazteei zuzendutako tailerra antolatu dute Gizarte Zerbitzuen Prebentzio programako arduradunek, Larrazpi elkartearekin batera. Maiatzaren 4an eta 11n, 18:00etan, Hegoak elkarteko kideak gazte egoitzara joanen dira substantzien inguruan argibideak ematera. Besteak beste, landuko diren gaiak honakoak izanen dira: drogen sailkapena; drogen kontsumoa historian zehar; kontsumo motak; drogekin dauden erlazio ezberdinak; drogekiko harreman baten eragileak: pertsona, testuingurua, substantzia; kontsumoaren aurrean hartu beharreko erabakiak; taldearen presioa edota arriskuak murrizteko jarraibideak.