Erreakzio berantiarra

Guaixe 2012ko maiatzaren 2a

Ostiralean zelaian kokatzerako kontrako bi gol jaso zituen Triman Navarrak. Irurtzungoak Inter Moviestarren atzetik joan ziren. Partida guztia. Ahalegindu ziren, baina aurkarien errentak handitu besterik ez zuen egin. 1 eta 4ko markagailuarekin atezain-jokalaria sistema erabiliz berdeek ate aurrean asmatzen jakin zuten, baina berdindu edo markagailuari buelta emateko denbora faltan izan zuten. Azkenean 3 eta 4 galdu zuen Trimanek. Emaitzak Triman Navarra sailkapenaren 6. postuan utzi du, 41 punturekin. Irurtzungoak El Pozo liderrarengandik 32 puntura daude. Triman Navarrak zortzi onenen artean sailkatu eta titulua eskuratzeko ligaxkarako sailkatzeko garaipen bat behar du. Asteburu honetan Manacorren bisita hartuko dute berdeek. Manakorkoak  10. dira  34 punturekin eta liga eskuratzeko borrokarako txartela ematen duen 8 lehenen artenan sailkatu nahi du, borrokarako gogoz etorriko da. Heldu den astean, berriz, Santiagon despedituko du liga Irurtzungo taldeak. Lobellek 5. sailkatua da eta irurtzundarrek baino 4 puntu gehiago besterik ez ditu.