Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iratxo mendi taldeak larunbatean antolatu zuen Sakanako Ibilaldi Handia euripean egin zen. 1018 mendizalek eman zuten izena eta 777 abiatu ziren Irurtzundik. Irteera emateko etxajua lehertu eta orduan hasi zen euria, parte hartu zuten mendizaleek proba guztian bidelagun izan zutena. Haietako batzuk Txurregi igo eta Irurtzunera bueltatu ziren. Beste batzuk ibilbidean zehar proba uztea erabaki zuten. Sakanako Ibilaldi Handiak bi ibilbide zituen, 55,6koa bata eta 40,1ekoa bestea. Egunagatik ohi baino mendizale gehiagok bigarren aukera horren alde egin zuten. Eta ibilbide luzea egin zuten mendizaleei Madotzen Ergara ez igotzeko aholkatu zien antolakuntzak. Ordurako 37 mendizale igo ziren Trinitateko ermitara, baina gaizki zegoen bidea ordurako.