Irurtzundik Doinulandiara

Guaixe 2012ko maiatzaren 4a

Irurtzungo Abesbatzak igandean 12:30ean, Atarrabiako abesbatzen lehiaketan parte hartuko du "Urte hauetan egindako lanari esker jasotako saria da lehiaketa horretan parte hartzeko gonbitea jasotzea". Halaxe esan digu Fermin Idaretak, Irurtzungo Abesbatzako zuzendariak. Berak zuzentzen duen 50 laguneko ahots taldeak Atarrabian musika korala sustatu asmoz Atarrabia Abesbatzak antolatutako Doinulandia txapelketa parte hartuko du, beste 5 abesbatzekin batera. Iganderako errepertorio ugaria eramanen dute irurtzundarrek: kantu erlijiosoa, habanera bat, irlandar bedeinkazioa, espiritual beltza... Antolakuntzak hala eskatuta, ordu erdi inguruko emanaldian euskal doinuek presentzia handia izanen dute: Irurtzungo Abesbatzak Felipe Gorriti uhartearraren Agur Jesusen ama, Javi Bustoren Axuri beltza-ren moldaketa, Fermin Idaretak berak egindako Xalbadorren Heriotza-ren moldaketa eta Goizian Argi hastian abestuko dituzte. Gainera, Orritz taldeko dantzariek emanaldian parte hartuko dute.Lanaren fruituDuela 6 urte sortu zen Irurtzungo Abesbatza. Herriko elizan emandako aurreneko kontzertu hartatik gauza handiak egin ditu ahots taldeak. Esaterako:  Nafarroako beste abesbatza batzuekin trukeak egin dituzte; Haize Berriak bandarekin elkarlanean aritu dira; Un paseo por la zarzuela emanaldia ondu zuten Iñigo Irigoien, Andoni Sarobe eta Francesca Croccolino musikariekin eta Berriozarko abesbatzaren 25. urtemuga ospatzeko jasotako gonbidapena ere jaso izan du.