Lanak eginak

Guaixe 2012ko maiatzaren 8a

Triman Navarrak Manacorri 7 eta 3 irabazi ondoren liga eskuratzeko azken faserako sailkatzea lortu du. Markagailuko 7 eta 3koa ikusita ere, lana gogoz egin behar izan zuten irurtzungoek. Imanol Arregiren mutilak bitan aurreratu ziren, baina beste bitan lortu zuten berdintzea bisitariek. Atsedenaldira binako berdinketarekin joan ziren berdeak. Bigarren zatian markagailuan 4 eta 2 jarri zen Triman Navarra. Bisitariek atezain-jokalari joko sistema erabili zuten eta irurtzundarrek defentsan beltz lan egin behar izan zuten. Baina berreskuratutako baloiekin golak ere sartu zituzten azkeneko 7 eta 3koa jarriz. Triman Navarra sailkapenean 6. da, 44 punturekin. Ostiralean, 21:00etan, Santiagon jokatuko dute, Lobelleren kontra. Galiziarrak sailkapenean 5. dira irurtzundarrak baino bi puntu gehiagorekin. Triman Navarrak Lobelle mederatuko balu sailkapeneko 5. postua eskuratuko luke.