Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Neguan gurasoak umeekin egoteko tokia, bizikletan ibiltzeko ibilbideak eta trafiko seinaleak eta espaloiak errespetatzea dira hiru egitasmoakIrurtzungo Udalak aurtengo aurrekontua onartu du. Baina bada diru sail bat (20.000 euro) zertara bideratuko den zehaztu gabe dagoena. Irurtzundarrek erabaki beharko dute zein proiektura bideratu beharko den diru hori. Iazkoan Ibai aldea eta Biaizpe ingurua aisialdirako berreskuratzea erabaki zuten irurtzundarrek. Aurten hiru egitasmoren artean aukeratu beharko dute. Larunbatean Irurtzungo antzerki tailerraren eta trikitilarien laguntzaz, kale antzerki baten bidez, aurtengo aurrekontu parte-hartzaileetarako egitasmoak aurkeztu ziren. Herrian barna kalejira egin zuten. Aktoreek antzezpen informatiboa egin zuten, zeinek bere egitasmoaren alde eginez. Hiru egitasmoNeguan umeekin egoteko instalazioak. Guraso batzuen beharra aseko luke: neguko hilabeteetan batez ere, bere seme-alabekin egoteko leku itxi bat erabiltzeko aukera. Gaztetxokoaren aldamenean eta liburutegiaren azpian dagoen lokala egokitzeko aukera (margotu, berogailua jarri, altzariak...) proposatu da. Lokala eskola ordutegiaren ondoren, astelehenetik ostiralera erabiliko litzateke. Egunez eguneko kudeaketa udaletxeari eskaera egiten dion guraso taldearen ardurapean egonen litzateke, urte betez berritzeko aukerarekin. Udalak aukera izanen du beste egun eta ordutegietan beste helburu batzuetarako egokitzeko.Espaloiak eta seinaleak errespetatzea. Helburu hirukoitza luke egitasmoak. Batetik, ibilgailuek espaloiak errespetatzea bilatuko du, loreontzi, zutoi, eskudel eta beste elementu apaingarri batzuk jarrita. Gainera, herritarrak barruko trafikoaren zati handi baten protagonista direla kontuan izanda, proiektuak herrian autoa gutxiagoerabiltzeko beharraz kontzientziatzea landuko luke. Neurri zehatzen artean Atakondoa eskolaren inguruan auto pilaketak murriztea. Azkenik, Amaia kalea oinezkoendako egokitzea proposatzen da, auzokideendako pasa utziz. Bizikletaz ibiltzeko guneak. Herrian eta inguruan bizikletaz ibiltzeko ibilbide bat izatea proposatzen da. Helburua hiru kilometro pasatxoko zirkuitua osatzea da: igerilekuko bidea, herriko kaleetako espaloi batzuk, ondoren beheraka, espaloietan barna Master aldera, industrialdea inguratzen duen bidea jarraituz Matxain aldera iritsi eta industrialde gainaldetik Plazaola hotelerantz hartu eta horrela zirkuitu hasierarekin lotu. Seinaleztapenaz gain, informazio-kontzientziatze kanpaina eginen litzateke. Non utziMarkatutako aukera duten orriak Tahona, Mª Jesus Elikadura, Lorena Fruta-Denda, Erosle, udaletxea, Liburutegia, Jubilatuen Elkartea edo Pikuxarren dauden kutxetan utzi daitezke. Gainera, irurtzundarrek heldu den urterako proposamenak egin ditzakete txartel horretan.Prozedura2009an parte hartze taldeak Irurtzungo diagnosia egin zuen eta herria hobetzeko 121 proposamen jaso ziren. 2011ko lastailean aurtengo aurrekontu parte-hartzaileak lantzen hasi ziren. Hainbat dinamiketan 160 pertsonak parte hartu dute. 2009ko proposamenen gainean lanean aritu ondoren, 12 aukeratu zituzten. Hirutara mugatzeko kontraste eta aukeraketa prozedura bat abiatu zen, irurtzundarrek eta talde ezberdinek parte hartuz. Horrela, haien iritziz "herriarendako interesgarriena eta beharrezkoena" aukeratu zuten.