Bi mailetako final erditako partidak asteburutan

Guaixe 2012ko maiatzaren 10a

Benjamin eta haur mailako final erdietako partidak jokatu ondoren, Bi Aizpe frontoiak biharkoan haur mailako final erdietako partidak hartuko ditu: 20:45etik aurrera bi partida jokatuko dira: Salaberria-Alberdi (Erreka) eta Marcos-Salaberr (Titin III) bikoteen artekoa eta Beraza-Mariezkurrena (Bi Aizpe-Oberena) eta Azkune-Anduaga (San Migel) artekoa. Gainera, senior mailako final laurdenetan Iriarte-Escudero (Ardoi) Angita-Pina (Paz Ziganda) bikotearen kontra neurtuko dira. Larunbatean, berriz, 10:30ean hasiko dira txapelketako partidak Irurtzungo frontoian. Benjamin mailako final erdiak jokatuko dira: Alsua-Alberdi (Erreka) eta Igoa-MariÃelarena (Aldabide) bikoetak batetik eta Amezketa-Azpirotz (Irurtzun) eta Esain-Jamar (Uharte) bestetik.