Triman Navarra Xota, liga irabazteko play offetan

Guaixe 2012ko maiatzaren 15a

Ohorezko mailako liga erregularra asteburuan bukatu zen. Lobelle Santiago izan zuen aurkari Triman Navarra Xotak, eta Galiziako pista zailean puntu bat eskuratzea lortu zuen Imanol Arregiren taldeak, launa berdindu eta gero. Liga erregularra despedituta, El Pozo Murcia izan da liderra (79 puntu), Bartzelonari 5 ìmtira (74 p.). Inter Movistar izan da hirugarrena (64 p.), Caja Segovia laugarrena (49 p.), Lobelle Santiago bosgarrena (47 p.) eta Triman Navarra Xota seigarrena (45 p). Carnicer Torrejon izan da zazpigarrena (45 p.) eta Sala 10 Zaragoza zortzigarrena (43 p.). Liga erregularrean sailkatu diren aipatu lehen zortzi taldeek ligako titulua eskuratzeko play offak jokatuko dituzte. Inter Movistar, lehen arerioaPlay offetan lehen arerioa Inter Movistar taldea izango du Triman Navarrak. Joaneko partida ostiralean jokatuko da, etxean, 20:30ean, Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan. Zalantzarik gabe Imanol Arregiren taldeak zaleen babesa behar izango du, eta talde berdea animatzera joateko deia egin du Xotak. Horretarako prezio merkeak jarri dituzte. 10 urtez azpiko haurrek sarrera doan izango dute, eta bazkideek soilik bi euro pagatu beharko dituzte. Bazkide ez direnen kasuan, aldiz, helduek 8 euro ordaindu beharko dituzte eta 10 eta 17 urte artekoek 3 euro. Itzuleko partida hurrengo asteburuan jokatuko da Madrilen, eta berdinketa egonez gero hirugarren lehia bat jokatu beharko balitz hura ere Madrilen jokatuko litzateke.