Bi irurtzundar Espainiako 21 urtez azpiko selekzioan

Guaixe 2012ko maiatzaren 15a

Triman Navarra Xota taldeko bi jokalari, Asier Llamas eta Iñigo Amezketa irurtzundarrak, 21 urtez azpiko Espainiako Areto Futbol selekzioan ariko dira. Aipatu selekzioak bi lagunarteko partida jokatuko ditu Italiako selekzioaren kontra eta han ariko dira irurtzundarrak. Partidak Albaceten jokatuko dira eta selekzioa bertan dago kontzentratuta, ostegunera arte. Asier Llamas atezaina da eta aurten debutatu du ohorezko mailan, Triman Navarra Xotaren eskutik. Iñigo Amezketa jokalaria ere talde nagusian aritzeko hainbatetan aukeratu izan du Imanol Arregik. Irurtzungo harrobian lana oso ongi egiten denaren seinalea da aipatu bi jokalariak Espainiako selekziorako hautatu izanak.