Inasako zuzendaritzak negoziazioak eten egin ditu

Guaixe 2012ko maiatzaren 16a

Atzo egun guztian eman zuten Nafarroako Lan Auzitegian Inasako zuzendaritza eta enpresa batzordea (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana). Alde bakoitza gela banatan, bitartekaria baten proposamena besteari pasatzen egon zen egun guztia. LAB sindikatutik jakinarazi digutenez, 21:30ean Santiago Gonzalez zuzendariak negoziazioak hautsitzat eman zituen. Atzokoa eta gero, enpresa batzordea aurrera begira egin beharrekoa aztertuko du gaur goizean. Espainiako Gobernuaren lan erreforma baliatuz, Inasako zuzendaritzak langileen soldata, bataz beste, %35 murriztu nahi du (kasu batzutan %70 ere) eta urtean 50 ordu gehiago lan eginarazi nahi die. Langileek aurreko ostegunean greba mugagabea hastekoak ziren, baina Nafarroako Gobernuaren bitartekaritza eskaintzak eta zuzendaritzak Lan Erreformaren 41. artikuluaren kontsulta epea ostiralera arte luzatzeak, negoziaziorako aukera berri bat zabaldu zuen, atzo, antza, itxi egin zena.