Aurrekontua mantendu du udalak

Guaixe 2012ko maiatzaren 16a

Inbertsioen atala da jaitsi den bakarra, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak atzeratu dituelakoIrurtzungo Udalak aurten 1.895.000 euro izanen ditu aurten kudeatzeko. Haren aldeko boza eman zuten NaBaik eta Bilduk eta kontra UPNk. Txiki Iriarte alkateak azaldu digunez, "aurreko urtetan ez da inbertsio handirik egin eta aurtengo aurreikusita zeudenak gobernuak atzeratu dizkigu". Toki Departamentuaren lau urteko planean jasoa zegoen aurten berrituko zirela Artadia eta Ardantzeta karriketako sare eta zoruak. Baina urte bat edo bi itxaron beharko da lan horiek hasterako. Bestela, gizarte, kultur, eta kirol erakundeei bideratutako diru-laguntzen kopuruari eutsi diela azaldu digu Iriartek. Iaz bezala, aurten ere enplegua sortzeko hainbat neurri hartu ditu Irurtzungo Udalak. "Deialdia atzeratzen ari da, baina Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez 5 pertsona kontratatuko ditugu" azaldu zigun alkateak. Bestetik, Babestutako Gizarte Enpleguaren bidez beste 4 kontratazio eginen ditu Irurtzungo Udalak. Gainera, uda partean igerilekuan lan eginen duten 5 sorosle eta mantenurako 2 pertsona kontratatuko dituzte. Iturraskarri egitasmoa aurrera eramateko kontratazioak ere eginen direla aurreratu zuen Iriartek. InbertsioakEskolako aldagela eta gimnasioko segurtasuna. Lurpean daude eta handik kalera eta ikastetxera daramaten eskaileretarako ateak egokitu nahi ditu udalak. Aldi berean, berogailuaren segurtasuna handitu nahi du. Murrizketengatik Nafarroako Gobernuaren erantzunaren zain badago ere, 50.000 euroko inbertsioa egin nahi du Irurtzungo Udalak.Parte-hartze egitasmoa. Herritarrek 3 proiekturen artean aukeratzeko moduan dute. 20.000 euro bideratu dira.Kiroldegian luminaria. Berria jartzeko 5.000 euro.Lorezaintzako makinaria erosketa. 7.000 euro. Orain arte enpresa batek egiten zituen lorezaintza lanak eta udalak bere egin du.