Liburu trukea, eta gehiago

Guaixe 2012ko maiatzaren 18a

Etxetik liburu bat hartu, plazara eraman eta han dagoen beste bategatik trukatzea. Hori da Itxipuru taldeak eta Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak igande goizerako proposatutako plana. Baina liburuek askorako ematen dute, esaterako, beste hizkuntza eta kulturetara hurbiltzeko. Horregatik, igande goizean Irurtzungo Foru plazan beste hizkuntzetan idatzitako liburuak eta beste kulturen berri ematen dituzten argitalpenak ikusteko eta ezagutzeko aukera izanen da. Horretaz gain, Itxipuruk eta Immigrazio Zerbitzuak munduko hainbat tokitako esamesak, esaera zaharrak, hitzak eta beste ezagutzeko bidea emanen dute. Igande goiza arabiarra eta beste hizkuntzak ezagutzeko eta idazteko aukerarekin borobilduko da. Etzi dena ez da liburuak izanen hala ere, Irurtzungo Foru plazatik pasatzen direnak immigrazio, kultura eta bizimoduen inguruko bideoak ikusteko aukera izanen dute. Munduko arrozakHilaren 26an, 10:00etatik aurrera, Munduko Arrozak-en edizio berri bat izanen da. Parte hartu nahi duenak 648 070 710 telefonora hots egin dezala.