Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi Aizpe pilotalekuan jokatzen ari da Irurtzungo Pilota Txapelketa. Aurreko asteburuan benjamin eta haurren mailako finalerdiak eta senior mailako final laurdenetako bi partida jokatu ziren. Seniorretan Ezkurdia-Bergera (Irurtzun) eta Angita-Pina (Zugarralde) final erdietarako sailkatu dira. Ostegunean, 18:30ean final laurdenetako hiru partida jokatuko dira, bi senior mailakoak eta bat kimuen mailakoa. Eta larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera kimuen final laurdenetako hiru partida eta kadete mailako lau final laurdenak. Emaitzak:Benjaminak: Igoa-Mariñelarena (Aldabide) 18 - Alsua-Alberdi (Erreka) 5Amezketa-Azpirotz (Irurtzun) 18 - Esain-Jamar (Uharte) 16Haurrak: Beraza-Mariezkurrena (Bi Aizpe-Oberena) 18 - Azkune-Anduaga (San Migel) 8